domingo, 24 de febrero de 2013



Luz : Energía que hace visible todo lo que nos rodea.




ARGIAREN TRATAMENDUA MARGOLARITZAN


Hiru adibide jarriko ditut ikasgai hori adierazteko eta hobeto ulertezeko:


1.- "El Guerrero Temerario" remolcado a su último fondeadero.
William Turner, 1839


William Turner (1775-1851) impresionismaoren aintzindaria izan zen. Turner pintore ingelesaren koadroak ikusirik, argiaren protagonismoaz jabetu gara. Bere itsasontzietako koadroetan, zeruaren koloreak, sua, itsasoa, kea, eta halakoen egiturek, inpresionismoaren aitzindariaren aurrean gaudela azaltzen digute. Sinbolikoki ere, atoiontzi “berri” batek belaontzi (zahar) bat eramanez, aro modernoa aldarrikatzen du.
Bere margolanek kolorea eta argia jorratzeko ausardia berritzailea dute bereizgarri, Turnerrek "argiaren margolari" goitizena jasota. Hori dela eta, John Constable garaikidearekin batera, inpresionisten aurrekaritzat jotzen da gaur egun.


2.- Impression, soleil levant" margoa, mugimenduari izena eman ziona. Claude Monet, 1872





XIX. mendearen azken herenean Frantzian sortu zen margolaritza joera da inpresionismoa . Errealitatearen eta argiaren unez uneko aldaketak irudikatu nahiak elkarganatu zituen artista inpresionistak.

Existentziaren mugimendu betierekoan, une baten adierazpena dira irudi inpresionistak . Argia, airea eta eguratsa irudikatzeko moduak, margoa zabalduta eroan ordez orbanetan eta puntutan deskonposatzeak, argiaren islaren eta itzal argituen jokoak, margozko puntuen pilpira eta dardarak,pintzelkadaren zabaltasun, arintasun eta askatasunak, margotzearen bat-batekotasunak, marrazki azkar zirriborratuek, irudi itxuraz iheskor, asolakabe eta zabarrak, eta, aldi berean, irudiaren zabarkeria birtuosoak..., horiek guztiak etengabe mugitzen eta aldatzen ari den errealitate dinamiko horren sentimena baizik ez dute adierazten.
Monet margolaria, Holandan denboraldi bat igaro ondoren, 1871n Sena ibaian kokatutako Argenteuil herrira joan zen. Han igarotako bi urteetan ibaiertzak margotu zituen txalupa batetik, paisaietan argiaren eta kolorearen eragina aztertuz. Geroxeago, Monetek Le Havrera egindako bidaia batean Impression, soleil levant (Inpresioa, eguzkia sortzen, 1872 inguruan) margotu zuen. Lan hau 1874an Nadar argazkilariaren estudioan eginiko erakusketa ospetsuan agertu zen. Erakusketa honetan Boudin, Cèzanne, Renoir, Monet, Sisley, Gautier, Pissarro, Bracquemond eta Berthe Morisot-en lanak zeuden ikusgai, besteak beste. Kritika txarrak izan zituzten eta Louis Leroy kazetariak irain moduan "inpresionista" izendatu zituen mugimendu honen jarraitzaileak, aipatutako koadroarengatik.
3.-“Esneketaria" (1658-1661)
Jan Vermeer


Johannes, Jan edo Johan Vermeer, jaiotzez Joannis Vermeer (Delft, Herbehereak, 1632ko urriaren 31 - Delft, 1675eko abenduaren 15a) margolari herbeheretarra izan zen.
Delften bizileku hartu zuen Pieter Hooch margolariak bikain asmatu zuen gertakari galaiak barrualde guztiz errealistetan kokatzen, arestian aipatu diren pintore horien guztien eraginak bildurik. Hoochek eragin handia izan zuen Vermeerrengan: haren bideari jarraiki, gorputz-erdiz ikusitako giza irudi bat edo bi jartzen hasi zen gela bereko leiho ondoan; horren adibide dira, besteak beste, "Soldadua eta neska gaztea", "Neska irakurlea" eta "Esneketaria", "Neska gaztea eta baso bat ardo". Margolan horietan, eguzkiaren argiak gainalde batean jotzen duenean iristen duen distiraren bizitasun osoa nahi zuen irudikatu, eta hori, garai hartan, ezin irudikatuzkotzat jotzen zen. Litekeena da, zatika eta aldez aurretiko zirriborroak erabili ordez, Vermeerrek zuzenean kopiatzea koadro osoa, garai hartako ohituren oso bestela.